
jueves, 27 de diciembre de 2012
Gabonak Usurbilgo gaztetxean

martes, 4 de diciembre de 2012
Igandea hotz, baina giroa epel Usurbilgo gaztetxean
Igande hotz eta euritsua izan genuen pasa den astean, egun iluna. Hala ere, gaztetxean giro goxo eta beroa sortu genuen, benetan bisita atsegina izan baikenuen gure artean.
Erraustegiaren aurkako II. egunean, Anari ikusteko gogoz geratu zen jende
asko, abeslaria egun hartan gaixorik geratu baitzen etxean. Atsegin handiz jakin
genuen igandean, abenduaren 2an, Anari gure artean izango genuela, eta abeslari azkoitiarrarekin
batera Okene Abrego ere gurekin izango zela bere ikuskizun berria
Usurbilgo gaztetxean taularatzen.
Lehenik, Okene Abrego (BAP, Inoreneroni) izan genuen eszenatokian, Mariano Hurtado (El hombre burbuja, Inoreneroni, Anari) lagun zuela. Benetan ikuskizun bitxia eskaini zigun bikote honek.
Okenek Borja Iglesiasen (Mu), Gorka Setienen (Ertzetako komunikazioa) eta
Xabier Montoiaren (Euskal Hiria sutan) lanetako hainbat pasarte
errezitatu zituen, eta melodikaz, kontrabaxuaz, gitarraz eta perkusioz
pasarte horiek musikatzeaz eta goxatzeaz arduratu zen Mariano. Eserita hasi bazen ere, izan ziren zutik errezitatu zituen hainbat pasarte, bai eta alderantziz errezitatu zuen bat ere, denon harrimenerako. Tarteka megafono txiki bat ere erabili zuen Okenek akonpainamendu gisa, bere ahotsari beste kutsu bat emanez. Gauza da argi geratu zela erregistro eta baliabide ugariko artista dugula Okene, eta berea eta Marianorena ez dela poesia-errezitaldi hutsa.
Okene eta Marianoren ikuskizunaren ondoren, horrenbeste itxarondako Anariren kontzertua hasi zen. Erraustegiaren aurkako II. egunean gaztetxera etorri eta penaz alde egin behar izan zuten asko bildu zen berriz gaztetxean. Usurbildarrez gain, beste hainbat herritako jendea ere bazen, eta denak ere kontzertua entzuteko gogotsu ziren. Anari Xabier Olazabal "Drake" (baxua), Borja Iglesias (gitarra), Mikel Abrego (bateria) eta Mariano Hurtadorekin (teklatuak) batera igo zen taulara, eta benetan kontzertu goxoa eskaini ziguten. Anarik abesti zaharrak nahiz berriak abestu zituen sentimendu handiz, eta bertaratu zirenek musikaz gozatzeko aukera izan zuten. A ze pagotxa, igande arratsalde batean horren ikuskizun ederra izatea!
Baliteke kanpoan hotza, euria eta iluntasuna nagusi izatea igandean, baina han izan ginen guztion artean benetan giro goxoa eta elegantea sortu genuen, musika onaz lagunduta. Eskerrik asko Okene eta Anari, bai eta zuen taldekide guztiei ere, horren igande arratsalde ederra eskaintzeagatik! Nahi duzuenean izango duzue tokia berriz ere Usurbilgo gaztetxean. Hurrenarte!!!
lunes, 26 de noviembre de 2012
Erraustegiaren Aurkako II. Eguna
Pasa berri den asteburua eta gero ezin
esan gaztetxea hormigoizko lau paretek babesten duten bunkerra denik.
Ziur gaude larunbatean zehar bertan izan zen edonork ikusi,sentitu
eta pentsatuko zuela gaztetxea badela tresna eder bat. Izan
daitekeela borrokarako tresna bat, baita herritar gazte eta ez hain
gazteen elkargune. Izan daitekeela euskal bertsolarien ideia berrien
plaza,baita alaitasunez dantzaz eta parrandaz gozatzeko aterpe....
eta garrantzitsuena, hori eta askoz gehiago emango digun lan tresna
izan daitekeela gaztetxea.
Larunbatean, .Errausketaren Aurkako II.Eguna ospatuzen Usurubilen ITAYA-k bultzaturik. Egunean hainbat
ekitaldi zeuden antolaturik eta horietako zenbait gaztetxean ospatu
ziren. Bertso bazkari musikatuareki hasi zen gurean martxa. Ondoren
Kantujirako lagunen konpainia ederrean gaztetxetik abiatu eta herrian
zehar ibili ginen euskal kantak abestuaz.
tablatu atzeko hormak itxura berria du zer iruditzen?
Ordurako jasoa genuen penaz ulertu
genuen berria. ANARIren kontzertua iragarrita bazegoen ere, gaixorik
zegoela eta bertan behera gelditu zen. Hala ere, gaurkoan badakigu,
kantari azkoitiarra eta bere taldea entzuteko gogoz geratu ginenok, datorren igandea abenduak 2 ANARIk kontzertua eskainiko du
gaztetxean arratsaldeko 19etan hasita. Gainera
kartelari Okene Abrego (
BAP!, Inoren Ero Ni...) gehitu
zaio bere proiektu berriarekin!
Egunari amaiera
bero bat emateaz Stupenda Jones, Despervicio eta Gaueko Itzalak
taldeak arduratu ziren. Gau beroa inondik ere!
jueves, 22 de noviembre de 2012
Errausketaren aurkako II.eguna
Bihar, azaroaren 24ean, Errausketaren aurkako II. eguna ospatuko dugu Usurbilgo Gaztetxean Itayaren eskutik. Jarraian duzu kartela eta egitaraua. Eta atsegin baduzu, animatu!!
11:00: Mahaingurua Potxoenean (nola eraman genezake errausketaren aurkako borroka bateratua?). Animatu oso interesgarria izango da!
14:00: Bertso-bazkari-musikatua Gaztetxean (tiketak salgai Irrati, Aitzaga eta Ilargin (Lasarte), 12 euroren truke. Azkar muttu azaroak 22an, osteguna, kendu eingottuu
18:00: Kantujirarekin batera kalejira-poteo animatua herrian zehar
20:00: Kontzertua Gaztetxean: Anari (sarrera 5€)
23:00: Kontzertuak Gaztetxean: Stupenda Jones, Gaueko Itzalak eta Despervicio ( Ireki begiak diska berria estreinekoz aurkezten)
(afal orduan otartekoak egongo dira salgai gaztetxean)
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
11:00: Mahaingurua Potxoenean (nola eraman genezake errausketaren aurkako borroka bateratua?). Animatu oso interesgarria izango da!
14:00: Bertso-bazkari-musikatua Gaztetxean (tiketak salgai Irrati, Aitzaga eta Ilargin (Lasarte), 12 euroren truke. Azkar muttu azaroak 22an, osteguna, kendu eingottuu
18:00: Kantujirarekin batera kalejira-poteo animatua herrian zehar
20:00: Kontzertua Gaztetxean: Anari (sarrera 5€)
23:00: Kontzertuak Gaztetxean: Stupenda Jones, Gaueko Itzalak eta Despervicio ( Ireki begiak diska berria estreinekoz aurkezten)
(afal orduan otartekoak egongo dira salgai gaztetxean)
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
martes, 20 de noviembre de 2012
ONGI ETORRI
Kaixo irakurle, Usurbilgo Gaztetxearen bloga duzu hau. Gure asmoa, egiten ditugun ekitaldien berri ematea eta ondorengo kronika bat egitea da.
Gure Gaztetxearen berri izan nahi baduzu, hemen izango gaituzu.
Besterik gabe, ONGI ETORRI USURBILGO GAZTETXEKO BLOG-era!!!!!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)














