lunes, 26 de noviembre de 2012

Erraustegiaren Aurkako II. Eguna

Pasa berri den asteburua eta gero ezin esan gaztetxea hormigoizko lau paretek babesten duten bunkerra denik. Ziur gaude larunbatean zehar bertan izan zen edonork ikusi,sentitu eta pentsatuko zuela gaztetxea badela tresna eder bat. Izan daitekeela borrokarako tresna bat, baita herritar gazte eta ez hain gazteen elkargune. Izan daitekeela euskal bertsolarien ideia berrien plaza,baita alaitasunez dantzaz eta parrandaz gozatzeko aterpe.... eta garrantzitsuena, hori eta askoz gehiago emango digun lan tresna izan daitekeela gaztetxea.

 
Larunbatean, .Errausketaren Aurkako II.Eguna ospatuzen Usurubilen ITAYA-k bultzaturik. Egunean hainbat ekitaldi zeuden antolaturik eta horietako zenbait gaztetxean ospatu ziren. Bertso bazkari musikatuareki hasi zen gurean martxa. Ondoren Kantujirako lagunen konpainia ederrean gaztetxetik abiatu eta herrian zehar ibili ginen euskal kantak abestuaz.


 
tablatu atzeko hormak itxura berria du zer iruditzen?

 
 




Ordurako jasoa genuen penaz ulertu genuen berria. ANARIren kontzertua iragarrita bazegoen ere, gaixorik zegoela eta bertan behera gelditu zen. Hala ere, gaurkoan badakigu, kantari azkoitiarra eta bere taldea entzuteko gogoz geratu ginenok, datorren igandea abenduak 2 ANARIk kontzertua eskainiko du gaztetxean arratsaldeko 19etan hasita. Gainera kartelari Okene Abrego ( BAP!, Inoren Ero Ni...) gehitu zaio bere proiektu berriarekin!

 
Egunari amaiera bero bat emateaz Stupenda Jones, Despervicio eta Gaueko Itzalak taldeak arduratu ziren. Gau beroa inondik ere!



jueves, 22 de noviembre de 2012

Errausketaren aurkako II.eguna

Bihar, azaroaren 24ean, Errausketaren aurkako II. eguna ospatuko dugu Usurbilgo Gaztetxean Itayaren eskutik. Jarraian duzu kartela eta egitaraua. Eta atsegin baduzu, animatu!!



11:00: Mahaingurua Potxoenean (nola eraman genezake errausketaren aurkako borroka bateratua?). Animatu oso interesgarria izango da!

14:00: Bertso-bazkari-musikatua Gaztetxean (tiketak salgai Irrati, Aitzaga eta Ilargin (Lasarte), 12 euroren truke. Azkar muttu azaroak 22an, osteguna, kendu eingottuu

18:00: Kantujirarekin batera kalejira-poteo animatua herrian zehar

20:00: Kontzertua Gaztetxean: Anari (sarrera 5€)

23:00: Kontzertuak Gaztetxean: Stupenda Jones, Gaueko Itzalak eta Despervicio ( Ireki begiak diska berria estreinekoz aurkezten)

(afal orduan otartekoak egongo dira salgai gaztetxean)

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

martes, 20 de noviembre de 2012

ONGI ETORRI



Kaixo irakurle, Usurbilgo Gaztetxearen bloga duzu hau. Gure asmoa, egiten ditugun ekitaldien berri ematea eta ondorengo kronika bat egitea da.

Gure Gaztetxearen berri izan nahi baduzu, hemen izango gaituzu.

Besterik gabe, ONGI ETORRI USURBILGO GAZTETXEKO BLOG-era!!!!!!!